Maxixatzeneko lantaldeetan parte hartzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko uzt. 4a, 11:01

Maiatza eta ekaineko mintegietako ondorio nagusienetakoa Maxixatzen elkarteak lantaldeak sortu behar zituela izan zen, eta orain lan-taldeetan parte hartzeko aukera eskainiko diegu herriko euskaldun aktiboei.

Mintegietan parte hartu zuten guztiek jaso dute inkesta, eta orain mintegietan parte hartu ez, baina interesa izan lezakeen beste guztiei zabalduko dizuegu.

Inkesta bete aurretik zalantzak argitu nahi badituzu, bidali mezua maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera edo telefonoz hots egin 675 85 71 11 telefonora.

Lan-taldeetan parte hartzeak urtean bizpahiru bileretan parte hartzea besterik ez du suposatuko.

Bestalde, Whatsapp komunitarioa ere sortuko dugu, gehienbat elkarteko informazioa zabaltzeko. Horko partaide izateko, bidali whatsappa lehen aipaturiko telefonora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide