Geure Gelatik liburu azokaren argazki erakusketa, herriko tabernetan

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mai. 3a, 10:14
Herriko taberna batean zintzilikatuta dauden argazkiak.

Udalaren eta Kutxa Fundazioaren dirulaguntzari esker, argazki erakusketa dotorearekin amaituko du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Geure Gelatik liburu azoka.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Geure Gelatik liburu azokako argazki erakusketa jarri du herriko zenbait tabernetan. Erakusketa herritarrei hurbiltzeko asmoz, argazkiak erakusteko prest agertu diren Tta-kun, Etxe-Aitz, Koxka, Atraskua, Latz, Zurt, Dean eta Orbela tabernetan zintzilikatu ditu elkarteak liburu azokako argazkiak.

Erakusketarekin bereziki omendu nahi izan ditu Maxixatzen elkarteak azokaren azken egunean irakurketa egiten zuten hogei irakurleak. Argazkiak tabernetan ikusgai egon ondoren, gainera, irakurleei beraiei oparituko die elkarteak bakoitza agertzen den argazkia. Era berean, ezin da ahaztu Jabier Beristain Aizbe argazkilariak egindako lan izugarria. Ez da lan erraza izan Beristainek ateratako 150 argazkietatik 64 aukeratzea. Eskerrik asko!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide