Geure Gelatik liburu azokaren lehen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mar. 28a, 11:23
Arantxa Urretabizkaia eta Mariasun Landa, Geure Gelatik azokan azken horri eskainitako omenaldian.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak lehen balorazioa partekatu nahi du zuekin. Aurrerago, Aste Santuaren ondoren, balorazio osoagoa jakinaraziko dizuegu.

Maxixatzen oso harro dago aurten antolatu duen Geure Gelatik liburu azokarekin. Uste dugu programa dotorea osatu genuela, idazleen maila ikusi besterik ez dago. Eta maila esaten dugunean, ez gara ari literatura mailaz bakarrik, pertsona bezala are hobeak dira, hitzekoak eta xumeak.

Salmenta aldetik ere oso gustura gaude, bonu guztiak agortu dira, eta eskertu nahi diegu Amaitz, Hizki eta Lujani beren parte hartzea. Lehen argitaletxeekin egiten genuen, baina herriko merkatariekin proba egin nahi genuen, eta emaitzak adierazten digu asmatu dugula.

Eskertzarekin jarraituz, ezin ahaztu babesleak eta laguntzaileak: Azkoitiko Udala, Kutxa Fundazioa, Doinuele eta Emakunde.

Horrek ez du esan nahi hobetzekorik ez daukagunik, baina horiek hurrengorako lagako ditugu, gaur gozotik bakarrik!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide