Euskalkiak komunikabideetan

Zer eragin mota dute euskalkiek komunikabide mota ezberdinetan? Galdera horrekin abiatuta, hainbat aurpegi ezagun elkarrizketatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua ikasten ari diren bost ikaslek. Jende askoren ustean, komunikabideetan euskalkiak erabiltzeak onura eta ekarpen asko ekartzen dizkio euskarari. Baina beste askok uste dute euskalkiei muga moduko batzuk jarri behar zaizkiela: kalean edo lagun artean erabiltzeko aproposa dela diote, baina komunikabideetan erabiltzeko ez.

Non dago muga? Nork ezartzen ditu? Zergatik bata bai eta bestea ez? Zer ikuspuntu izango dute adituek honi buruz? Loturan aurkituko dituzu erantzunak.