Zapatuan erabakiko da nortzuk jokatuko duten Orbel Jokuetako finala

Finalerako sailkatutako Erniarraitz 1 taldeak Maxixatzeni jakinarazi dio zapatuko IV. Orbel Jokuetako finalera ezingo duela joan. Hori dela eta, hurrengo puntuazio altuena duten bi taldeei emango diegu finalean parte hartzeko aukera.

 
Hurrengo sailkatuak ANTXINTXIKELAIXEK eta AITTETTE MENDIKUTEKUK izan dira, 56 punturekin. Finalean bertan, finala hasi aurretik, bi talde horiek probatxo bat egin beharko dute, eta proba horretan garaile irteten den taldeak jokatuko du finala.
 
Gogoratu finala zapatu honetan 17:00etan hasiko dela Elkarguneko Intsausti aretoan.