Baditugu Orbel Jokuetako finalistak

IV. Orbel Jokuetako hirugarren probako zuzenketak egin ditu Maxixatzenek, eta ondorioz baditugu finalistak.

 

 

Irudian horiz markatuta dauden lau talde izango dira aurtengo Orbel Jokuetako finalistak: Aloha, Erniarraitz 1, Larrabetzu eta Ostadar; lau talde horiek 57na puntu batu dituzte. Larrabetzu eta Ostadar taldeetako kide batzuk, ordea, ezingo dute finalean izan, eta bi talde horiek bat eginda lehiatu beharko dute azken proban. Finala datorren zapatuan, abenduak 2, Elkargunean izango da, 17:00etan.

 

Erantzun zuzenak lotura honetan daude ikusgai.

Beheko argazkian, berriz, hirugarren probaren ondorengo puntuazio taula ikus daiteke: