Azkoitin ere zubigintzan!

Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Bizkarrez dauden munduak elkarri begira jartzekoa. Ertza abiapuntu bihurtzekoa. Alegia egia egitekoa. Horixe da, hain zuzen, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea. Errigora zer den hobeto ezagutu eta herrian proiektua zabaltzen lagundu nahi al duzu? Bilera irekia ostegunean, urriak 19, arratsaldeko 17:30ean Elkargunean (Floreaga gelan).

Udazkenero bezala, Nafarroa hegoaldeko elikagaiak eskuratzeko aukera izango da Azkoitin. Iaz bezala, bi koloretako saskiak eskainiko dira, beltzak eta zuriak.