Zozkatuta Anariren kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko abe. 15a, 22:37

Anariren kontzerturako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Sarreren irabazleak Mirentxu Larrañaga eta Oihana Elduaien izan dira.

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Elkarguneko sarreran. Kontzertua bihar ostirala, abenduak 16, iluntzeko 22:00ean izango da Elkargunean, eta aurretik Hatrz herriko taldeak joko du. Sarrera: 5 euro.

Zorionak irabazleei eta gozatu kontzertuarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide