Marea Urdina elkarteak ziurtagiriak banatu ditu

Marea Urdina elkarteak joan den larunbatean urteko batzar orokorra egin zuen. Marea Urdina ziurtagiria ere banatu zuten, ordea. Odriozola Ardoak saltokiak eta Izarraitz Lanbide Heziketa eskolak jaso zuten ziurtagiri bana. Inklusibitatearen dekalogoa puntuz puntu jasotzen duen egiaztagiria da Marea Urdinak banatu duena.

'Zer egin dezaket inklusioaren alde?' galderari egiten dakitena eginez erantzunteagatik eta elkarteari laguntzeagatik jaso zuen saltokiak ziurtagiria. Izarraitz Lanbide Heziketak, berriz, "urte hauetan guztietan inklusioaren alde egin duten eta egiten ari diren lanagatik" jaso zuen Marea Urdinaren aipamena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide