Marea Urdinak egin du urteko batzar nagusia

Julene Frantzesena 2022ko ots. 2a, 08:27

Marea Urdinaren zapatuko batzarreko irudia.

Azkoitiko Elkargunean egin zuten bilkura, eta hainbat lagun izan ziren han. Besteak beste, 2021eko ekintzen errepasoa eta aurtengo aurreikuspenak izan zituzten hizpide, baita elkarteak datozen urteetarako dituen erronkak ere.

Marea Urdina elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen zapatuan, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hainbat lagun elkartu ziren bertan, eta besteak beste, 2021ean egindako ekintzen errepasoa egin zuten, eta elkarteko kideek aurtengo osatu duten balantze ekonomikoa ere aurkeztu zuten. Gainera, Marea Urdinak datozen urteetarako dituen erronkak ere izan zituzten hizpide.