Bretzel

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko eka. 28a, 12:02

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Bretzel.

Begirik kendu gabe irentsi dut Nuria Gimenezen filma. Zer ikusten ari zara?, galdetu didate etxean, harrituta telebistan agertzen denarekin. Pantailan, emakume bat gehienetan, gizon sendo bat tarteka, ondobizi itxurakoak biak. Ez deus antzezten gainera, non eta ez den planta hutsa Europa erdialdeko matrimonio burges baten irribarre behartua super 8 kameraren aurrean. Mutua da?, errepikatu behar izan didate istorioan kateatuta ikusita, ez baita deus entzuten ia, ez solasik, ez offeko ahotsik itxuraz 1940-60 artean harturiko irudiotan. Noizik eta behin, trenaren hotsa, edo laku azaleko izotzarena irristalariaren azpian zartatzen.

Zinez film bitxia da My Mexican Bretzel. Vivian Barretten egunerokoa azpitituluetan ematen zaigularik, emaztearen kezkak, nahiak, beldurrak eta unean uneko desio printzak aletzen zaizkio ikusleari. Alde horretatik, beste asko bezalako istorio bat, amodiotik desamodiora bilin-balaunka. Baina horretarako, zuzendariak ez du irudi bakar bat hartu beharrik izan. Berrogei urtean Suitzako aitona-amonen etxeko ganbaran lo egon diren bobina zaharretako irudiez baliatu da fikzioa egiteko Gimenez, hezur-haragizko pertsonen etxerako filmazioak narrazioaren menean. Hasieratik egiten digu gaztigu, inoiz existitu ez den Paravadin Kanvar Kharjappali indiar guruaren berbak ekarrita: "Gezurra egia kontatzeko beste era bat baino ez da".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide