Zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko eka. 14a, 10:17

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Zakarra.

Kulturala dugu: itsusia da diruaz hitz egitea. Idatzi gabeko arau artean ibiltzen ikasi ohi dugu jaio orduko. Hor dago, baina ezin da edonoiz atera, ez da edonon berba egitekoa. Lagun artean ere, sastakatzat har daiteke solasa, mindu egin gaitezke, eta nola gainera. Horregatik ez dute gure nobeletako pertsonaiek diruaz hitz egiten, horrexegatik gertatzen zaigu sarritan hain inpudikoa amerikar zinema. Nola mintza daitezke hain lasai zakarraz? Aukeran, eta bere zailean, guk nahiago heriotzaz jardutea, edo sexu ohiturez, edo nik dakit ba, norberaren edozein kontu eskatologikoz.

Baina egon, hortxe dago. Asteon, txosten bat kaleratu du Espainiako Bankuak. Pablo Hernandez de Cos-ek zuzentzen duen erakundearen arabera, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata 735 eurotik 900era igotzeak, baldar esanda, 174.000 lanposturen galera eragin omen zuen 2019an Espainian. Ez dakit zer duen objektibotik, baina eskandalu publiko bihurtzen du bankuko gobernadoreak berak halako 17 kobratzea hilean. Ez da bakarra. Batzartzen diren aldiko, 1.119 euro jasotzen ditu bankuko kontseilari bakoitzak.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide