Gerezi garaia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko mar. 22a, 09:29

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Gerezi garaia'.

Pariseko Komuna 150 urte betetzen ari den honetan, Yves Montand-en Gerezi garaia jarri dut etxekoak lo direla. Halako edertasun bitxia dario kantuari. Renarden musikak ez du himno iraultzaileei eskatzen zaien su pindar mendrenik; Clementen letrak ez du, Marseillesak bezala, batailoiak eratzeko deirik. Amodio istorio baten lekuko gara. Dena da udaberriko: festan dabiltza urretxindor alaia eta zozo isekaria, maitaleek eguzkia dute bihotzean, eta haien belarrietan, gereziak dira dilindan. Baina ai, hain da laburra gerezi garaia!

Historiak lotu ditu Komuna eta kantuan ageri diren irudiak. Galdua den maitasun gaztea armadak zapuztutako ametsa izan daiteke, erraz asko; gerezi eroriak, berriz, errepresioan hildako 25.000 haien odol tantak. Kasualitatea, Komunari amaiera eman zion Aste Odoltsua bat dator bete-betean gerezi garaiarekin. Kantua ez zen beren-beregi sortua, hiru urte lehenago idatzi zuen Clementek, Flandrian barrena zebilela. Gerora eskaini zion obra "Louise anbulantziakoari", barrikadetan ondoan izan zuten emakume gazteari. Lirismoa sasoi epikoetarako.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide