Gezur politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko ots. 8a, 08:09

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Gezur politikoa'.

Politikan zintzotasuna itsasoan lizarra bezain bakana dela, ez dut nik esango. Eta hala ere, uste dut janda dugula, neurri handi batean behintzat, politikariak ez duela zertan egia esan. Ez baita gauza bera egia gordetzea eta gezurra esatea. Izan ere, ohikoa da egia estaltzea norberaren makurrak ez azaleratzeko edota arerioak eraitsiko badira hala.

Besterik da gezurretan jardutea. Espainian, abailan bizi izan zen 2004ko martxoaren 14ko hauteskunde ataria. Hiru egun lehenago, 193 pertsona hil zituen Al-Qaedak Madrilen lau trenetan jarritako lehergaiez. Berehala, hil edo biziko apustu bilakatu zen egiletza. Gobernuak atoan egin zuen berea. Pedro Arriola PPko aholkulariaren hitzek ezinago argi laburtzen dute parioa: "ETA izan bada, geu nagusi; islamistak izan badira, PSOEk irabaziko du". Ordukoa da eslogana: "Gezurrik esaten ez duen gobernua nahi dugu".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide