Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian idatzitako aste honetako iritzi artikulua: 'Mozkorrarena'

Ez dakit zenbat aldiz kontatu didaten mozkorraren txistea: badoa gizon bat etxera goizaldeko ordu txikietan (badakit zergatik, beti esaten da gizon bat) eta mozkor bat topatzen du lau hankan, zerbaiten bila ariko balitz bezala. Zer darabilen galdetuta, etxeko giltzak galdu dituela erantzuten dio. Farolapean baina, ez da giltzen arrastorik. Seguru zaude hemen erori zaizkizula? Ez, diotso mozkorrak, harantzago izan da, baina han argirik ez dagoenez... Nekez txisteak baino ispilu hoberik. Irria eragiteaz gain, asko erakusten dute munduaz. Non dagoen bat bedera, zer eta zein den barregarri... eta zer eta zein ez.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian.