Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2021ko api. 23a, 17:59

Aurten bai! Guraso, aitona-amona eta osaba-izeben ilusioak COVID-19ak baino indar gehiago izan du, eta beraien ipuin eta pasadizoez gozatzeko aukera izan dugu.

Eguraldia lagun, ikastetxeko atarian elkartu gara eta hizkuntza ezberdinetako ipuinak irakurri dituzte gure gonbidatu bereziek. Haurrek ilusioz entzun dituzte kontakizun horiek, eta maskaren azpitik ere irribarre zabalak igartzen ziren. Etorri direnak ere ez dira esku hutsik joan, bere bisita eskertzeko orri markagailuak eta txalo zaparrada hunkigarriak jaso dituzte.

Ikusi gaurko eguneko argazki guztiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide