Elkar Hazi taldeak psikomotrizitate saioa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Elkar Hazi taldeak psikomotrizitate saioa antolatu du

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei zuzendutako psikomotrizitatesaioa antolatu du.

On Juan Carlos Perez, Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

On Juan Carlos Perez, Floreagan

On Juan Carlos Pérez, Salestarren Inspektore edo Probintziala, Azkoitian izan dugu bisita kanonikoa egiten martxoaren 8 eta 9an.

[Publizitatea] Zabalik Floreaga ikastetxeko matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

[Publizitatea] Zabalik Floreaga ikastetxeko matrikulazio epea

Otsailaren 10era arte zabalik dago 2 urtetik 16 urtera bitarteko neska-mutilen (HE - HH – LH eta DBHn) matrikula egiteko epea, Floreaga Ikastetxean.

Solidaritate pintxoa eta bigarren eskuko azoka zapatuan, herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Solidaritate pintxoa eta bigarren eskuko azoka zapatuan, herriko plazan

Azaroaren 5ean, zapatu honetan, Solidiaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko Denda Eguna izango da herriko plazan eta Kontzejupean, Alai Batzaren laguntzaz. Gazteak eta Garapena taldearen ekintza da hori. Maiatzean egin ohi zuten, baina egutegia oso betea egoten zen eta aurten azarora aldatzea egoki iruditu zaigu. Bertan lortzen den diru guztia Ekuadorreko eta Haitiko kaltetuei bidaliko diegu.

XIV. Luis Puyadena Oroigarria mendi ibilaldia egin dute Floreaga Ikastetxekoek

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

XIV. Luis Puyadena Oroigarria mendi ibilaldia egin dute Floreaga Ikastetxekoek

Irailaren 18an egin zuten XIV. Luis Puyadena Oroigarria mendi buelta, salestar azkoitiar handiaren omenez, urtero bezela.

Beningo kaleko umeen aldeko zozketa

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Beningo kaleko umeen aldeko zozketa

Berriro ere martxan da udazkenero Gazteak eta Garapena taldeak antolatzen duen zozketa, Beningo kaleko umeen alde.

Floreagatik Arantzazura

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Floreagatik Arantzazura

Ekainaren 25ean, Azkoititik Arantzazura oinez joan ziren Floreaga Ikastetxeko 37 lagun: DBH4 bukatu duten neska eta mutilak, guraso eta irakasle batzuk.

Consumopolis 11: Aurreneko hiru sariak Floreagara

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Consumopolis 11: Aurreneko hiru sariak Floreagara

Zorionak eman beharrean gaude, berriro ere, gure ikasleei. Zortzi urtez irabazi du Floreaga ikastetxeko talde batek Consumopolis kontsumoari buruzko lehiaketa. Aurten gainera, 2. eta 3. sariak ere geuretzat izan dira. 6. mailara joan dira hirurak.

Kike Amonarriz eta Reyes Prados: "Guk telebista publiko ona behar dugu, eta 'publikoa' duena"

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Kike Amonarriz eta Reyes Prados: "Guk telebista publiko ona behar dugu, eta 'publikoa' duena"

XXVII. Kultur Jardunaldiei amaiera eman die "Euskara eta telebista" saioak. Kike Amonarriz eta Reyes Prados aritu dira, 60 pertsona ingururen aurrean, Floreagako Don Bosco aretoan, Jose Luis Arrizabalaga kazetariaren gidaritzapean. Saioa oso interesgarria izan da.

Solidaritate Pintxoa, Ekuadorreko lurrikaran kaltetutakoen alde

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Solidaritate Pintxoa, Ekuadorreko lurrikaran kaltetutakoen alde

Biher, zapatua, Solidaritate Pintxoa eta Alai Batzaren bigarren eskuko denda eta jolasak egingo dira herriko plazan, Ekuadorreko lurrikaran kaltetutakoen alde. Ekuadorren gertatu den lurrikarak hildako eta kaltetu ugari eragin ditu. Hango Salestarren komunitate eta ikastetxeetan ere kalte handiak sortu dira. Egoera oso larria da!

Bigarren Euskal Kultur Jardunaldi arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bigarren Euskal Kultur Jardunaldi arrakastatsua

Euskal herri kirolei buruzko saio bikaina izen genuen On Bosco aretoan apirilaren 13an, XXVII. Kultur Jardunaldien barruan. Jose Mari Olasagasti aizkolaria, Jose Luis Lete “Elosukorta” harrijasotzailea eta Jon Unanue arraunlaria aritu ziren Andoni Bastidaren gidaritzapean. Jende ugari bildu zen saiora.

Jainkoaz hitz egitea premiazkoa eta egokia dela dio Azurmendik

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Jainkoaz hitz egitea premiazkoa eta egokia dela dio Azurmendik

On Felix Azurmendik hasiera bikaina eman zien Floreagako XXVII. Euskal Kultur Jardunaldiei, IGEko burua den Nerea Machadoren aurkezpen hitzen ondoren. Jende asko bildu zen joan den ostegunean On Bosco aretoan, eta hitzaldi aberatsa entzuteko aukera izan zen.

Gipuzkoako ADMAko kideak Floreagan bilduko dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Gipuzkoako ADMA taldeetako kideak Azkoitian bilduko dira zapatu honetan, apirilak 9, urteko bilera egiteko. ADMA taldeak Maria Laguntzailearen debozioa bizitzen eta zabaltzen saiatzen dira. Donostia, Urnieta, Lasarte, Errenteria eta Azkoitiko taldeak bilduko dira, 60 lagun inguru orotara.

On Bosco astea ospatu dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

On Bosco astea ospatu dute Floreagan

Floreaga ikastetxean handikiro ospatu dugu On Bosco astea, ekintza ugaritan parte hartuz. Astelehenean Pello Larrañaga azkoitiarra etorri zen DBHko ikasleei Nepali buruzko hitzaldi bat ematera. Asteartean, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariek bertso saio bikaina eskaini zuten eta asteazkenean, berriz, Eibarko Futbol Taldeko Fran Garagarza, Asier Riesgo eta Jon Arregi etorri ziren. Hurrengo egunean,  arratsaldez filma bat ikusi zuten.

7.000 kilo janari bildu dituzte, Beninera bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

7.000 kilo janari bildu dituzte, Beninera bidaltzeko

Gazteak eta Garapena taldeak 7.000 kilo janari bildu ditu Azkoitian Beninera bidaltzeko. Urtarrilaren 21ean eraman zuten janaria Iruñera, han beste salestar eskola eta parrokietan bildu den janariarekin bateratu eta kontainerra osatzeko. Iraungitzen ez den janaria bildu dute: babarrunak, dilistak, txitxirioak, arroza, pasta, eta abar.

Esperimentazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Esperimentazioa

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 1­2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa antolatu du. Saioa otsailaren 13an, 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan izango da. Interesa duen pertsona orori irekita dago.

Izen ­emate epea urtarrilaren 29ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan. Ikastaroaren prezioa 3 €. Haur bakoitzeko guraso bat etorri ahal izango da.

On Bosco festa eta Floreagako ikasle ohien meza eta bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

On Bosco festa eta Floreagako ikasle ohien meza eta bazkaria

Urtarrilaren 30an, larunbatean, 21:00etan afaria egingo dugu Joseba Jatetxean, On Boscoren festaren ospakizunaren barruan.

Ate irekien bi jardunaldi, ikastetxeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ate irekien bi jardunaldi, ikastetxeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko

Hezkuntza eta ikasketa mailan ikastetxeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, ate irekien bi jardunaldi antolatu dituzte. Lehenengo jardunaldia urtarrilaren 21ean, osteguna, izango da, 17:30ean euskaraz eta  18:30ean gaztelaniaz. Bigarren jardunaldia, berriz, urtarrilaren 23an, larunbata, izango  da. Goizeko 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gaztelaniaz. Harrera, Haur Hezkuntzako 5A gelan egingo da.

Floreagako mariskada, Pedro Mari Aldalurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia

Floreagako mariskada, Pedro Mari Aldalurrentzat

Aurten ere Floreagako Guraso Batzordeak mariskada zoragarri baten zozketa antolatu du. Saria 24an gaueko zortzietan puntuan zozketatu zen, jende askoren aurrean- Zenbaki saritua 15015 izan zen eta laster azaldu zen irabazlea, Pedro Mari Aldalur "Pikua".  Zorionak!!!