Gabon giroan egoiliarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko abe. 18a, 10:40

Floreaga Ikastetxeko ikasleek San Jose egoitzako egoiliarrak bisitatu zituzten atzo, asteartea, eta Gabonetako hainbat abesti eta dantza eskaini zituzten.

Atzo, abenduak 17, Floreaga Ikastetxearen izenean, LH4B mailako neska-mutilek San Jose egoitzan izan ziren aiton-amonak bisitatzen. Gabonak ate joka ditugunez, Gabonetako abestiak eskeini zizkieten. Amaieran, ikastetxeko ikasleek prestatutako postal bana oparitu zieten egoiliarrei.

Ikusi San Jose egoitzan eskainitako jaialdiaren argazkiak, hemen.

Gabon eskea, asteartean

Hurrengo hitzordua abenduaren 24an izango dute ikastetxekoek. Urtero bezala, 09:15ean Balda plazan elkartuko dira DBHko ikasleak, beraien guraso eta irakasleak Gabon kantak abesteko. 12:00etan itzuliko dira berriz Balda plazara. LH, HH eta HEko ikasle eta gurasoekin dute hitzordua eguerdian. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide