Elkar Hazi taldeak psikomotrizitate saioa antolatu du

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei zuzendutako psikomotrizitatesaioa antolatu du.

 

Saioa ikastetxean bertan izango da, apirilaren 1ean, 10:30etatik 11:30etara. Interesa duen pertsona orori irekita dago. Izena emateko epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik ikastetxeko idazkaritzan. Haur bakoitzeko guraso bat etorri ahal izango da. Saioaren prezioa 3 eurokoa izango da.