Gipuzkoako ADMAko kideak Floreagan bilduko dira zapatuan

Gipuzkoako ADMA taldeetako kideak Azkoitian bilduko dira zapatu honetan, apirilak 9, urteko bilera egiteko. ADMA taldeak Maria Laguntzailearen debozioa bizitzen eta zabaltzen saiatzen dira. Donostia, Urnieta, Lasarte, Errenteria eta Azkoitiko taldeak bilduko dira, 60 lagun inguru orotara.

 

Zapatuan 16:00etan iritsiko dira Azkoitira eta, jarraian, Arcadio Cuadradoren hitzaldia izango dute: "Carta de Identidad de la Familia Salesiana" izenburupean. Ondoren, galderetako eta hainbat informazio zabaltzeko aukera izango da. 17:15ean meza izango dute Floreagako elizan, Alai Batza Koroko umeak kantuan arituko direlarik. Jarraian, 18:15ak aldera, luntxa izango dute eskolako jangelan.

Ongi etorri Azkoitira.