Juanjo Gomez misiolari salestarra etorriko da

Juanjo Gomez misiolari salestarra Beningo gazteekin.

Urriaren 30ean Azkoitian izango dugu Juanjo Gomez misiolari salestarra. Beningo kaleko umeen aldeko Foyer Don Bosco proiektuaren zuzendaria izan da azken urteetan.

 

Lehenago ere Juanjo etorri izan da Azkoitira pare bat bider. Batez ere, herriaren laguntza eskertu nahi du Udalean izango duen bileran. Goizean zehar, bestalde, Floreaga ikastetxean ikasle eta irakasleei hitzaldiak emango dizkie.

Arratsaldeko 19:30ean hitzaldi publikoa emango du Floreagako bideo gelan, eskola berrian. Aukera bikaina izango da kaleko umeen proiektua ezagutzeko.

Ondoren, Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeko kideekin afaria egingo dute, herriko elkarte baten.

Aurtengo udazkenean ere egin dugu Azkoitian Beningo kaleko umeen aldeko zozketa, eta ia txartel guztiak saldu dira. Azaroaren 2an jakingo dugu zenbaki saritua (ONCE zozketarekin bat dator), eta azaroaren 3an erreserbakoa. Mila esker lagundu diguzuen guztioi!