Nepaldarrei diruz laguntzeko aukera

Argazkia: Floreaga ikastetxea.

Floreagako salestarrak gogor ari dira lurrikararen ondorioz kaltetu diren milaka nepaldarrei laguntzen. Lurrikarak sortu duen larrialdi une honetan, salestarren bitartez eman daiteke laguntza, hango kaltetuengana iritsiko den segurtasun osoz. Bi kontu daude irekita nepaldarrei diruz lagundu nahi dieten azkoitiarrentzat. 

Nepalen izan den lurrikara beldurgarri eta suntsigarriaren berri izan dugu egun hauetan. Hildako asko, eta jende ugari oinarrizko beharrak betetzeko aukerarik gabe: horien artean kaltetuenak umeak dira, ia beti bezala.

Salestarrak Nepalen 1991tik hona ari dira lanean, batez ere umeen eta gazteen heziketan, bi eskolatan. Horietako bat eskola porrota izan duten gazteentzat lanbide heziketa eskaintzen aritzen da.

Informazio gehiago link honetan aurkituko daiteke:

Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak "Solidaritate pintxoa" egingo du herriko plazan datorren larunbat goizean (maiatzak 9). Alai Batzak ere Bigarren Eskuko denda eta jolasak egingo ditu plazan. Jasotzen den diru guztia Nepaleko ume kaltetuei bidaliko zaie, hango Salestarren bitartez.

Hona hemen nepaldarrei diruz laguntzeko bi kontu zenbaki: 

ES56 0075 0001 8106 0090 0300 (Banco Popular)
ES06 2095 0010 4091 0559 3086 (Kutxabank)

Kontzeptuan "Nepal" hitza jarri behar da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide