Ostiralean itxiko da bertso tailerreko izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2018ko urt. 8a, 11:09

Datorren astean jarriko da martxan helduentzako bertso tailerra.

 

Erniarraitzek aurten antolatu du lehenbiziko aldiz helduentzako bertso tailerra, edozein bertsozalerentzat. Saioak astearteetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, urtarrilaren 16an hasi eta apirilera arte. Kuota 50 eurokoa izango da, eta izena emateko erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko da edo Erniarraizko kideren batekin harremanetan jarri.

Tailer honetan parte hartzeko ez da bertsotan jakin behar, nahikoa da zale izatea, ordubete batez bertsoaz gozatzeko antolatu baitu Erniarraitzek. Beraz, zeren zain zaude?

Hurrengo astean hasiko denez, ostiral honetan itxiko da izen ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide