Hurrengo astean jokatuko du Erniarraitzek Gipuzkoako Herriartekoko finalerdia

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Hurrengo astean jokatuko du Erniarraitzek Gipuzkoako Herriartekoko finalerdia

Alegian jokatuko den finalerdian kantatuko du Erniarraizko taldeak, Zizurkil-Asteasuko taldearen aurka.

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.

Erniarraitz, Gipuzkoako Herriarteko finalerdietan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Erniarraitz, Gipuzkoako Herriarteko finalerdietan

Erniarraitzek lau talde osatu zituen Gipuzkoako Herriartekoan parte hartzeko, eta horietako bat finalerdietara iritsi da.

Erniarraitzeko talde bat sailkatu da Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren faserako

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Erniarraitzeko talde bat sailkatu da Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren faserako

Otsailaren 3an eman genion hasiera Gipuzkoako Herriartekoari 38 taldek. Sei astez 38 saio egin ondoren, 12 talde sailkatu dira bigarren fasera, eta tartean da Erniarraitzeko talde bat.

Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren zita ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren zita ostiral honetan

Otsailaren 3an eman zitzaion Herriartekoari hasiera, eta ostiral honetan izango da Azkoitiko bigarren saioa.

Oriotarrak nagusi Zurteko Herriarteko bertso txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Oriotarrak nagusi Zurteko Herriarteko bertso txapelketan

Lehia estua izan bazen ere, azkenean Orioko Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu taldea izan zen garaile, 13 puntu eskuratuta. Erniarraitzek 11 puntu lortu zituen lehenengo saio honetan. Baina lehia ez da oraindik ere amaitu, talde bakoitzak beste saio bana burutu beharko baitu. Azkoitiarrek Hernanin izango dute bigarren saioa.

Gipuzkoako Herriarteko lehen saioa ostiralean, Zurten

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Gipuzkoako Herriarteko lehen saioa ostiralean, Zurten

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko lau taldek hartuko dute parte ekimenean eta horietako bi azkoitiarrekin osatu dira. Erniarraitz 3 taldeak otsailak 3an, ostiral honetan izango du lehenbiziko saioa Orioko Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldearen aurka Zurt tabernan.

Azkoitiko bi talde Gipuzkoako Herriartekoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Azkoitiko bi talde Gipuzkoako Herriartekoan

Hurrengo ostiralean hasiko dira lehen itzuliko 38 saiotako lehenak, Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen. Herriartekoa, maiatzaren 27an amaituko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den finalarekin.

Bertso afaria San Martinen

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bertso afaria San Martinen

Joan den ostiralean, urtarrilak 13, San Martingo Tintoreixe elkartean bertso afaria antolatu zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Gipuzkoako Herriartekoan parte hartuko duten bertsolariak entrenatzeko asmoz. 

Txapelen bertso saioko sarrerak oraindik ere salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia

Txapelen bertso saioko sarrerak oraindik ere salgai daude

Txapelen omenezko bertso saioko sarrerak aurrez erosteko aukera dago oraindik ere Azkoitiko eta Azpeitiko zenbait lekutan.

Julene Iturbek irabazi du Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Julene Iturbe bertsolari azkoitiarrak irabazi du Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketako gazteen mailako lehendabiziko saria. Lehiaketa hori Harituz Bertsozale Taldeak antolatu du, eta joan den zapatuan izan zen sari banaketa ekitaldia Zizurkilen, bertsopaper afariarekin batera. 

Txapelen omenezko bertso saioa abenduaren 20an izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Txapelen omenezko bertso saioa abenduaren 20an izango da

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak abenduaren 20rako antolatu du urtero egin ohi den bertso saioa. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira.

Bertsotruk-eko bigarren topaketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bertsotruk-eko bigarren topaketa

Pasa den larunbatean izan zuen Erniarraitzek Bertsotruk ekimeneko bigarren topaketa. Urrakin elkartu ziren Gasteizko Kakiturriko eta Erniarraizko kideak.

Bertsotruk-eko lehenbiziko topaketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bertsotruk-eko lehenbiziko topaketa

Pasa den astean izan zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Bertsotruk ekimeneko lehenbiziko topaketa Gasteizko Kakiturriko bertso-eskolarekin.

Bertsotruk-eko lehenbiziko topaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Bertsotruk-eko lehenbiziko topaketa

Pasa den astean izan zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Bertsotruk ekimeneko lehenbiziko topaketa Gasteizko Kakiturriko bertso-eskolarekin.

Erniarraitz aurten ere Bertsotruk-en

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Erniarraitz aurten ere Bertsotruk-en

Irailaren 17an Portugaleten ospatu zen Euskal Heriko Bertso Eskolen eguna, eta bertan aurkeztu zen Bertsotruk ekimena. Erniarraitzek ere parte hartuko du ekimen horretan, bigarren urtez jarraian. 

Urrian hasiko dira bertso-eskolak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Urrian hasiko dira bertso-eskolak

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak gogotsu ekin dio ikasturte berriari, eta urrian jarriko dira martxan bertso-eskolak. Azkoitian bertsoarekin gozatu nahi duenarentzat aukera zabala dago, izan ere, ume, gazte eta helduen taldeak antolatu dira. Ateak zabalik daude oraindik izena eman ez duenarentzat. 

Bihar, ekainak 10, Bertsotruk, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bihar, ekainak 10, Bertsotruk, Azkoitian

Udazkenean jarri zen martxan Bertsotruk ekimena, eta datorren astean egingo dute Iparraldeko Bertso-Eskola eta Erniarraitzen arteko topaketa Azkoitian.

Erniarraitz, asteburu pasa Lasturren

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Erniarraitz, asteburu pasa Lasturren

Erniarraizko gaztetxoek urteroko irteera egin dute Lasturrera, eta bertsoen aitzakian bi egun eder pasa dituzte.

Asier Garate "Txibilter", Bertso Kopako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Asier Garate "Txibilter", Bertso Kopako irabazle

Ostiral iluntzean jokatu zuten Matadeixen II.Erniarraitz Bertso kopa, eta Asier Garate "Txibilter" azkoitiarra nagusitu zen.