Añorgako III. Duatloi Sprinta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2024ko mar. 13a, 08:20

Joan den igandean ospatu zuten Añorgan Euskadiko distantzia sprinteko duatloi txapelketa.

Lehendabizi 5 kilometro korrika, ondoren 20 bizikletan eta azkenik 2,5 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Bi taldekide izan genituen bertan eta sekulako emaitzekin etxeratu ziren gure taldekideak:

Javier Egigurenek sailkapen orokorrean hirugarren postuan amaitu zuen, eta 23 urtez azpitik ere postu bera lortu zuen. Vanessa Cerrajerok, berriz, Beterano 1 mailan bigarren postuan amaitu zuen proba.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide