Joan den astebukaera hainbat lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Sevillako Triatloia (1,9-90-21,1km)

Sevillan estreinatu zuten Azkoitriko triatloi denboraldia Ote eta Alexek. Otek distantzia ezagun zuen, baina Alexek debuta egiten zuen distantzia honetan eta bizikletan indar gehiago xautu eta korrikako ibilbidean izan zituen lanak. Alex, Maiatzaren 20an Lanzaroten ospatzen den Iron Man-ean izango dugu lehian. Zorte on Alex!


31. Ion Oteiza "Ote" 4h42'55''
68. Alex Arrieta 4h53'36''

Sailkapen orokorra

 




Aizarnazabalgo Duatloia (14-72-7km)

Aizarnazabalen ospatu zen Euskadiko eta Nafarroako Txapelketa izango zena Duatloi Luzean. Bertan Garikoitz ...

Eguasibarko Duatloi Sprinta taldezka

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den larunbatean Garate, Pio, Abitta eta Aiztitxo Eguesibarko taldekako duatloi sprintea izan ziren. Aurkezturiko 40 talde baino gehiagotatik laugarren postuan amaotzea lortu zuten. Lan bikaina mutilok!



Lehenengo taldeen sailkapena


Eibarko Duatloia (Euskadiko Duatloi Sprint Txapelketa) eta Azkoitia-Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
EIBARKO DUATLOIA
Joan den larunbat arratsaldean ospatu zen Euskadiko azken hirugarren duatloia (Aizarnazabal eta Azkoitia falta dira). Bertan lau taldekide izan ziren lehian. Eguraldia nahiko kaxkarra izan zuten, baina ez zen inongo arazorik izan froga behar bezala burutzeko. Garate eta Aiztitxok lehendabiziko 25 postuetan sartzea lortu zuten. Andreu, Mungiako erorikoaren ondoren berriz ere lehiara bueltatu zen eta maila onean gainera. Manexek, bere lehendabiziko duatloi denboraldian esperientzia pilatzen jarraitzen du eta denbora polita egin zuen.
 


Sailkapen orokorra

Taldezka berriz, zazpigarren postua lortu genuen ...

Mikel Garate bosgarren postuan, Ermuko duatloian

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
 
Joan den larunbatean Ermun jokatu zuten sprint distantziako duatloia, eta bertan parte hartu zuten Garate eta Manex Azkoitiko duatloi taldeko kideek. Egun hotza eta euritsua zuten aurretik duatloi zirkuituko azken hirugarren froga zen honetan. Mikel Garatek, beste behin, maila altuan dabilela erakutsi zigun, joan den urtean lesio baten ondorioz  duatloirik lehitu gabe geratu bazen ere. Bosgarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean (1h09'56''). Duatloi zirkuituko sailkapenean zazpigarren postuan aurkitzen da (1.521 puntu), eta nahiz eta zaila izango duen hiru ...

Ermuko Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den Larunbatean Ermuan ospatu zen sprint distantziako duatloian Garate eta Manex izan genituen. Egun hotza eta euritsua zuten aurretik duatloi zirkuituko azken hirugarren froga zen honetan. Mikel Garate, berriz ere, maila altuan dabilela erakutsi zigun joan den urtean lesio batn ondorioz  duatloirik lehitu gabe geratu ondoren. Bostegarren postuan egin zuen sailkapen orokorrean (1h09'56''). Duatloi zirkuituko sailkapenean zazpigarren postuan aurkitzen da (1521 puntu) eta nahiz eta zaila izango duen hiru honenen artean sartzea, seguru azken unerarte ez duela amore emango ...

Gernikako duatloian Azkoitri taldeko kideak

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
Joan den astean izan zen Gernikako Duatloia Sprint distantzian. Aurten, berrikuntza bezala, bi lasterketa zeuden. Bata "Elite", eta Espainiako Txapelketarako puntuagarria zena, eta bestetik, "Grupos de edad" deritzona. Aipatzekoa, "Elite" lasterketan Espainiako duatleta onenetarikoak bildu zirela.
 
Gure taldetik lau parte hartzaile izan genituen eta guztiek "Grupos de edad" lasterketan hartu zuten parte. Mikel Garate irabazle izan genuen, eta Jokin Sudupe Pio, berriz, bigarren. Zorionak mutilak!
 
 
 
"Grupos de edad" podiuma
 
 
Taldezka berriz 11. postuan egin ...

Gernikako Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den astea ospatu zen Gernikako Duatloia Sprint distantzian. Aurten, berrikuntza bezala, bi lasterketa zeuden. Bata "Elite", eta Espaiñiako Txapelketarako puntuagarria zena eta bestetik "Grupos de edad" deritzona. Aipatzekoa, "Elite" lasterketan Espaiñiako duatleta onenetarikoak bildu zirela.

Gure taldetik lau parte hartzaile izan genituen eta guztiek "Grupos de edad" lasterketak hartu zuten parte. Garate irabazle izan genuen eta Pio bigarren. Zorionak mutilak!



"Grupos de edad" podiuma


Taldezka berriz 11. postuan egin geuen aurkeztu ziren 25 taldeetatik.

Lehenengo 14 taldeen sailkapena


Oñatiko Duatloia (Euskadiko Txapelketa)

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den igandean ospatu zen Oñatin Euskadiko duatloi motzeko Txapelketa. Guztira 171 parte hartzaile izan ziren irteera mugan eta 22 erretiratu beharra izan zuten. Oso eguraldi txarra izan den Oñatin.

Pio, Sotil eta Xegu izan ziren gure taldeko ordezkari eta oso papel txukuna izan zuten guztiek. Aipatzekoa Joki Suduperen sailkapen orokorreko 9. postua.


Taldezka 19 taldek sartu zituzte 3 taldekide hemugan eta seigarren postua lortu genuen.

Lehenengo sei taldeen denborak

Informazio gehiago www.triatloi.org



 








Basauriko Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den igandean ospatu zen Basauriko duatloi sprinta. Bertan hiru taldekide izan genituen lehian. Aitor Andreu gazteak bizikletako sektorean eroriko bat izan zuen eta hospitalean amaitu zuen. Aitor ongi aurkitzen da eta laister berriz eta bizikleta gainean jartzeko asmoz. Bestalde aipamen berezia 8. postuan amaitu zuen Mikel Garate. Azkenik "Monttek" duatloietako dortsalak batzen eta frogetaz gozatzen jarraitzen du.

Taldezka ezin izen genuen puntuatu, hiru taldekidek helmugaratu behar bai dute.











Emaitza onak Mungiako duatloian

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
 
Joan den larunbatean Mungian jokatu zuten zirkuituko hirugarren duatloi puntuagarria. Sei taldekide izan genituen, eta horien artean zeuden Manex Larrañaga eta Aitor Andreu. Biek ala biek debuta egin zuten duatloietan eta baita taldeko kide bezala ere. Animo bikote! 
 
Taldekide onena Jokin Sudupe "Pio" izan zen: 20. postuan amaitu zuen. Taldeka, berriz, Pio, Garate eta Andreuren denborei esker, zazpigarren postua lortu genuen.

 

 

 
Sailkapen guztiak www.triatloi.org webgunean
 
 
 

 

 

  ...

Mungiako Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den larunbatean Mungian ospatu zen zirkuituko hirugarren duatoi puntuagarria. 6 taldekide izan genituen eta hauen artean Manex Larrañaga eta Aitor Andreu. Biek ala biek debuta egin zuten duatloien eta taldeko kide bezala. Animo bikote!

Taldekide onena Jokin Sudupe "Pio" izan zen 20. postuan eta taldezka Pio, Garate eta Andreuren denborei esker, zazpigarren postua lortu genuen.



Sailkapen guztiak www.triatloi.org webgunean


















Taldeko argazkia 2017

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Argazkia: Maxixatzen.

Barakaldoko Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
Atzo, igandea, eman zitzaion hasiera 2017. urteko duatloi denboraldiari, Barakaldon. Mikel Garate izan da bertan lehiatzen, eta sailkapen orokorrean 7. postua lortu zuen, 1h 01' 10" denbora eginda. Joan den urtean lesio baten erruz ezin izan zuen duatloirik lehiatu, baina aurten indarrez gainezka hasi du denboraldia. Aupa Mikel, eta segi horrela!
 
 
 

 

25. urteurreneko festa

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
Larunbatean ospatu genuen taldeko 25. urteurrena. Goizean pare bat orduko bizikleta irteera egin genuen eta ondoren Añota Sagardotegian izan ginen bazkaltzen. 27 taldekide bildu ginen, eta talde giro paregabea izan zen. Besteak beste, Manex Larrañaga, Ander Ostolaza "Montte", Iba Amenabar "Iba", Iñaki Gabilondo "Gabi JR", Aitor Andreu eta Aitor Azpiazu taldekide berriak gure artean izan genituen. Ongi etorri seikote!
 

 

 

 

25. urteurren festa

Erabiltzailearen aurpegia
Larunbatean ospatu genuen taldeko 25. urteurrena. Goizean pare bat orduko bizikleta irteera egin genuen eta ondoren Añota Sagardotegian izan giñen bazkaltzen. 27 taldekide bildu giñen eta talde giro paregabea izan zen. Besteak beste, Manex Larrañaga, Ander Ostolaza "Montte", Iba Amenabar "Iba", Iñaki Gabilondo "Gabi JR", Aitor Andreu eta Aitor Azpiazu taldekide berriak gure artean izan genituen. Ongi etorri seikote!
 


 

Azkoitri Triatloi Klubak 25 urte (1992-2017)

Erabiltzailearen aurpegia
Azkoitri Triatloi Klubak (lehen Azkoitiko Triatloi Taldea) 2017. urtean 25 urte beteko ditu (1992-2017). Hau aitzakitzat hartuta, taldeko logoa berritzea erabaki dugu. Hasierako logoaren esentzia mantendu nahi izan dugu. Kolore txuri-beltza, forma zirkularra... 

Hona hemen logo berria:



Getxoko Triatloia

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den igandean eman zitzaion bukaera Euskal Herrian ospatzen diren triatloiei. Bertan taldekide bakarra Aitor Beneitez "Tertzio" izan zen. Hainbat modalitate (Bikoteka, errelebozka...) eta hainbat distantzia zeuden aukeran eta Aitorrek distantzia olinpikoan hartu zuen parte.

Tertziok bigarren irteeran hasi zuen lasterketa, ez bai ziren triatleta guztiak batera irtetetan, eta helmuga gunean 2h12'37'' behar izan zuen helmugara iristea lortu zuten 268 parte hartzaileetatik. 82. postua lortu zuen.





Bartzelonako Triatloia

Erabiltzailearen aurpegia


Joan den igandean Bartzelonan triatloi festa ospatu zen. Goizean goizetik hasita distantzia super-sprint, sprint eta olinpikoko hainbat froga. Bakarka edo taldean egin zitezken distantzia guztiak. Gure taldekideek distantzia olinpikoa aukeratu zuten. Lehendabizikoa 08:13tan irteten zen eta azkena 09:10tan. Aipamen berezia Xaneten 23 postuari.


23. Xanet Albizu 2h05'56''**
43. Joseba Exposito 2h09'33''
53. Alex Arrieta 2h10'56''
152. Aitor Beneitez 2h17'37''
770. Ander Alkorta 2h36'07''**

**Igeriketan buiarekin arazoak zirela 2.000 metro inguru egin zituzten ...

Legutio eta Donostiako triatloiak

Erabiltzailearen aurpegia
LEGUTIO (1-20-9km)
12º Egoitz Segurola 2h08'10''


Sailkapen orokorra

DONOSTIA (1,5-40-10km)





Sailkapen orokorra
Taldekako sailkapena