Gipuzkoako Txapelketako sari banaketa eta Azkoitiko Kirolari Onenaren Saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko abe. 23a, 09:20

Gipuzkoako Txapelketan, Azkoitri taldeko zortzi taldekide izan ziren sarituak. Azkoitiko kirolari onena izateko lehian, berriz, taldeko Jose antonio Circujano izan genuen.

 

Atzo banatu zituzten Gipuzkoako Txapelketetako eta Azkoitiko Kirolari Onenaren sariak. Gipuzkoan, Azkoitri triatloi taldeko zortzi taldekide izan ziren sarituak; Azkoitiko kirolari onena izateko hautagaitzan, berriz, Jose Antonio Circujano izan genuen.

Hauek dira 2023. urtean zehar gure taldekideak Gipuzkoako Txapelketetan lorturiko emaitzak: 

  • Duatloi sprinta
    • 2. postuan, Haritz Iturzaeta (Juniorra) 
  • Duatloi estandarra
    • 3. postuan, Aitor Sotil (Absolutoa)
    • 1. postuan, Haritz Iturzaeta (Juniorra)
    • 1. postuan, Ander Larrañaga (23 urte azpitik)
    • 2. postuan, Inhar Subinas (23 urte azpitik)
    • 2. postuan, Aitor Sotil (Beterano 1)
    • 1. postuan, Jose Antonio Circujano (Beterano 2)  
  • Triatloi sprinta
    • 3. postuan, Jose Antonio Circujano (Beterano 2)  
  • Triatloi olinpikoa
    • 3. postuan, Maialen Azpiazu (Absolutoa)
    • 1. postuan, Haritz Iturzaeta (Juniorra)
    • 1. postuan, Aitot Sotil (Beterano 1)
    • 2. postuan, Jose Antonio Circujano (Beterano 2)
    • 3. postuan, Vanessa Cerrajero (Beterano 1)  
  • Distantzia erdiko triatloia
    • 3. postuan, Naiara Perez (Absolutoa)  

Hauek dira Jose Antonio Circujanoren 2023ko emaitzak:  

  • Duatloia
    • 2. postua Azkoitia / Distantzia estandarreko duatloia (10 – 40 -5 km) 2h 12’ . Gipuzkoako txapeldun.
  • Triatloia
    • 1. postua Legutio / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 36'. Euskal Triatloi Zirkuituko txapelduna. 
    • 2. postua Mutriku / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 18’ ­. Gipuzkoako azpitxapeldun.
    • 2. postua Donostia / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 16’ . Euskadiko azpitxapeldun.
    • 2. postua Getxo / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 13’ ­. Euskadiko eta Gipuzkoako azpitxapeldun.
    • 3. postua Zarautz / Distantzia erdiko triatloia (2.9 - 80 - 20 km) 4h 38’ 3º Zumaia / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 07’ 4º Lekeitio / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 10’.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide