Zarautz eta Getxoko triatloiak jokatu dituzte taldekideek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko ira. 26a, 13:52

Joan den asteburuan hainbat taldekide izan genituen lehian Zarautzen eta Getxon. 

Joan den asteburuan Zarautzen eta Getxon proba bana jokatu zen, eta hainbat taldekide izan genituen. Zarautzen, hain zuzen, distantzia supersprinteko (350m- 7k-2,5k)  triatloi mistoa jokatu zen, eta Vanessa Cerrajero eta Aitor Beneitez lehiatu ziren bertan.

Bestalde, Getxon Euskadiko distantzia olinpikoko (1,5k-40k -10k) triatloi txapelketa jokatu zen, eta Julen Azkue, Joseba Exposito, Andoni Ibarbia, Xanet Albizu eta Jose Antonio Circujano lehiatu ziren. Jose Antoniok, beteranoen 2 mailan bigarren postua lortu zuen, eta horrenbestez, Euskadiko txapeldunordea da. Zorionak, Joxe! Taldeka, hemeretzitik bosgarren sailkatu ginen.

Getxoko sailkapenak ikus ditzakezue hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide