Vanessa Cerrajerok 25. postuan amaitu du Sestaoko triatloi sprinta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko ira. 12a, 08:46

0,75/20/5 kilometroko distantziako triatloi sprinta amaitu du postu horretan.

Joan den larunbatean, irailaren 9an, Azkoitriko kide den Vanessa Cerrajero triatoilari azpeitiarrak Sestaoko triatloi sprintean hartu zuen parte. Hogeita bosgarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean eta bosgarren izan zen beteranoen lehen mailako lehian. 0,75/20/5 kilometroko distantziako triatloi sprinta burutu zuen. Lotura honetan kontsulta daiteke lasterketako sailkapena.

Datorren larunbatean, berriz, hilaren 16an, Zumaiako triatloian izango dira lehian Azkoitri Triatloi Taldeko hainbat kide.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide