Jon Albizuri hamahirugarren, Gasteizko ironmanean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko uzt. 19a, 13:46
Jon Albizuri 'Pipo' Gasteizko ironmanean.

58 herrialdetako 1.400 kirolarik parte hartu zuten proban, eta azkoitiarra hamahirugarren sailkatu zen. Gainera, 40 eta 44 urte bitarteko kideen artean laugarrena izan zen.

Joan zen igandean Gasteizeko ironmanean izan zen Jon Albizuri Pipo Azkoitriko kidea. 58 herrialdetako 1.400 kirolarik parte hartu zuten proban, eta azkoitiarra hamahirugarren sailkatu zen. Gainera, 40 eta 44 urte bitarteko kideen artean laugarrena izan zen.

Distantzia luzeko triatloiaren zati bat Ulibarri-Ganboako urtegian eta Gasteizen izan zen; izan ere, 3,8 kilometro igerian egin zituzten parte hartzaileek urtegi horretan. Ulibarri-Ganboa eta Gasteiz artean osatutako zirkuituan 180 kilometro egin zituzten, gainera, bizikletan, eta Gasteizko kaleetan 42 kilometro korrika gauzatu zituzten gero.

Honako lotura honetan ikus daiteke sailkapena.

www.azkoitri.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide