Azkoitiko Duatloirako izen-emateak, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko mar. 7a, 10:21

Apirileko azken bi egunetan jokatuko da aurten Azkoitiko Duatloia. Larunbatean, supersprint distantziako paraduatloia eta distantzia bereko duatloi herrikoia jokatuko dira, eta igandean, distantzia motzeko duatloia.

Apirilaren 29an eta 30ean jokatuko dira aurten duatloi lasterketak, eta atzo, astelehena, zabaldu zen bi probetan izena emateko epea. Zapatuan, apirilak 29, supersprint distantziako paraduatloia eta distantzia bereko duatloi herrikoia jokatuko dira herrian, eta igandean, apirilak 30, distantzia motzeko duatloia jokatuko dute herriko errepideetan, federatu nahiz federatu gabekoentzat.

Martxoaren 13ra arte, prezio murriztuak izango dira. Duatloietan parte hartu ahal izateko, ez da derrigorra triatloian federatuta egotea. Hona hemen bi probetan izena emateko loturak:

Informazio guztia, Azkoitiko Duatloiaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide