Baños de Valdearados lasterketa irabazi du Maialen Azpiazuk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko abu. 24a, 11:21
Maialen Azpiazu podiumean. (Argazkia: Azkoitri triatloi kluba)

Burgosko (Espainia) Baños de Valdearados herrian jokatu zen zapatuan lasterketa herrikoia, eta azpeitiarra izan zen garailea.

Joan den zapatuan, abuztuaren 20an, VI. Baco Race Baños de Valdearados lasterketa herrikoia irabazi zuen Maialen Azpiazu azpeitiarrak, Burgosen (Espainia). 5.500 metroko lasterketa da Azkoitri triatloi klubeko kirolariak irabazi duena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide