Jon Albizuri, Espainiako Distantzia Erdiko Triatloi Txapelketako txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko mai. 20a, 10:39
Jon Albizuri, podiumeko bigarren koskan.

Haritz Iturzaeta azpeitiarrak, bere aldetik, junior mailako Gipuzkoako txapelketan bigarren postua eskuratu zuen.

Jon Albizuri triatleta azkoitiarrak zilarrezko domina eskuratu zuen joan den asteburuan, Iruñan jokatu zen Espainiako Distantzia Erdiko Triatloi Txapelketan. Azkoitri klubeko hainbat lagunek parte hartu zuten txapelketan, eta azkoitiarrak 40 eta 44 urte artekoen artean lortu zuen bigarren postua.

Jose Luis Garate eta Oihan Otaegi, berriz, Mutrikun (Gipuzkoa) aritu ziren, baita Haritz Iturzaeta ere. Hark ere zilarrezko domina eskuratu zuen junior mailako Gipuzkoako Trialoi Sprint Txapelketan. Taldeka, berriz, hamazazpigarren postua lortu zuen Azkoitrik. Naiara Perezek, berriz, Adarra Trailen parte hartu zuen.

Ikusi argazki guztiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide