Laredoko, Oñatiko eta Zestoako lasterketetan parte hartu dute Azkoitriko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko mar. 23a, 09:14

Joan den asteburuan, hainbat lasterketetan izan ziren Azkoitriko kideak. Larunbatean, Oñatiko Duatloian eta Laredoko lasterketan izan ziren, eta igandean, Zestoako lasterketan. Hain zuzen ere, Xeye taldeko Mikel Garate azkoitiarrak bigarren postua eskuratu zuen Zestoako 8,5 kilometroko herri lasterketan. Haritz Iturzaeta Azkoitriko kideak, berriz, hamabigarren postua lortu zuen. Hona hemen sailkapena.

Oñatiko Duatloian, berriz, Azkoitriko sei taldekide izan ziren. Hamazazpi taldek parte hartu zuten, eta Azkoitrik bederatzigarren postua lortu zuen taldeka. Hone hemen banakako nahiz taldekako sailkapenak eta eguneko bideoa.

Laredoko (Kantabria, Espainia) 10 kilometroko lasterketan, berriz, Garikoitz Uzkudun eta Iñaki Elola izan ziren. Hona hemen sailkapena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide