Jokin Sudupek bigarren egin du Beasaingo herri lasterketan

Jokin Sudupe, eskuinean.

Jokin Sudupek bigarren egin zuen joan den asteburuan Beasaingo herri lasterketan. David Martin lazkaoarrak irabazi zuen lasterketa, eta hark 36 minutu eta 24 segundoan amaitu zuen 11 kilometroko proba. Sudupe azkoitiarrak 40 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko (37:14). Sudupez gain, Manex Larrañagak eta Ander Larrañagak ere parte hartu zuten han. Donostiko lasterketan, berriz, Xanet Albizu, Joseba Exposito, Julen Azkue eta Iñaki Soto taldekideak izan ziren.

Ikusi argazkiak eta sailkapenak.