Lasterketa non, Azkoitri han

Sathya Paz, ezkerrean, hirugarren sailkatu zen Berrobin.

Azkoitri triatloi klubeko ordezkariek hainbat lasterketa eta probatan parte hartu zuten joan den asteburuan. Besteak beste, mendiko eta itsasoko probetan lehiatu dira taldekideak.

Zumaia Flysch Trail (22 kilometro)

Azkoitriko Oihan Otaegi, Aimar Iraola, Iñaki Jauregi eta Aitor Beneitez kideek Zumaia Flysch Trail proban lehiatu ziren.

Durangoko Duatloia (5-20-2,5km)

Haritz Iturzaeta (Bigarren Juniorra) eta Haritz Uranga taldekideek Durangoko Duatloian parte hartu zuten.

Berrobiko 8 kilometroko lasterketa

Sathya Paz, hirugarren postuan sailkatu zen.

Donostiako 10 kilometro

Garikoitz Uzkudun, zortzigarren postuan sailkatu zen.

OceanMan igeri zeharkaldia 5,5 kilometro

Alex Arrietak Benidormen (Herrialdeko Katalanak) jokatu zen itsas zeharkaldian parte hartu zuen.

 

Ikusi proben argazki guztiak, hemen.