Zumaiako Triatloian parte hartu dute Azkoitriko kideek

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloia, sprint distantzian (0,750km-20km-5km). Hamar taldekide izan genituen lehian, eta horien artean Eneko Larrañaga taldekide berriaren debuta. Aipatzekoa da Eneko Larrañagak igeriketan eskuratutako 16. postua. Etorkizun oparoa du Larrañagak.

Ikusi Zumaiako Baleike herri komunikabideak egindako laburpen bideoa.

Sailkapenak:

Momentuz, ez dago taldekako sailkapenik.

Ikusi argazkiak.