Joan den astebukaera hainbat lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2017ko api. 25a, 21:24

Sevillako Triatloia (1,9-90-21,1km)

Sevillan estreinatu zuten Azkoitriko triatloi denboraldia Ote eta Alexek. Otek distantzia ezagun zuen, baina Alexek debuta egiten zuen distantzia honetan eta bizikletan indar gehiago xautu eta korrikako ibilbidean izan zituen lanak. Alex, Maiatzaren 20an Lanzaroten ospatzen den Iron Man-ean izango dugu lehian. Zorte on Alex!


31. Ion Oteiza "Ote" 4h42'55''
68. Alex Arrieta 4h53'36''

Sailkapen orokorra

 




Aizarnazabalgo Duatloia (14-72-7km)

Aizarnazabalen ospatu zen Euskadiko eta Nafarroako Txapelketa izango zena Duatloi Luzean. Bertan Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo", Andoni Ibarbia "Abitta" eta Jokin Sudupe "Pio" izan ziren lehian. Aurten Zarauzko triatloi taldeak hartu dio erreleboa Aizarnabazaleko herritarrei froga antolatzen, eta berez Aizarnazabalgo II. Duatloia izan da hau. Duatloi oso gogorra eta aldi berean ikuskizun polita ematen duena ikuslegoarentzat.
 
30. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" (3h42'02'')
31. Andoni Ibarbia "Abitta" (3h42'02'')
61. Jokin Sudupe "Pio" (3h52'40'')


Sailkapen orokorra

Taldeka seigarren talderik onena bezala sailkatu giñen amaitu zuten 22 taldeetatik. Euskadiko laugarren talderik onena Euskadiko Txapelketan

Taldekako sailkapen orokorra

 

 


Argaziak: Baxurde Txiki Triatloi Taldea
Terres de L'Ebreko Triatloia (3-90-20km)

Tarragonan ospatutako olinpikobikoitz neurriko triartloian izan genituen Xanet eta Expo. Xanet distantzia honetan ibilia zen, baina aldiz, Exporen lehenengo kontaktua zen eta triatloi bikaina egin zuen.


Xanet Albizu (4h46'00'') Ez da sailkapenean agertzen
119. Joseba Exposito (5h10'10'')

Sailkapen orokorra

 

 

 

 

 

Argazkiak: Pana

Larragako Duatloia  (5-20-2,5km)

Azkenik, Aitor Beneitez "Tertzio" oporretatik buelta aprobetxatuz, Villa de Larragako duatloi sprintean izan zen. 2014. urteko Azkoitiko Duatloitik, duatloietan lehiatu gabe zegoen, eta hasiera hasieratik duatloietan egoten den erritmo bizia gogorra egin zitzaion, aspaldiko sentsazioak gogoratuz. Hala eta guztiz ere, gustora egindako lanarekin eta lehiaketako kilometroak batuz Zarauzko Triatloiko helburu nagusiarekin.
 

 

Argazkiak: Sorkunde Uzkudun


Sailkapena (Oraindik jarri gabe www.rockthesport.com)

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide