Azkoitiko AEKren I. argazki lehiaketak baditu irabazleak

AEK-ko I. argazki lehiaketako sari banaketa. (AEK)

Atzo banatu zituzten AEK-ko I. argazki lehiaketako sariak. Toñok eskuratu zuen lehen postua, bigarrena Arantxak eta hirugarrena Txutxik.

Atzo arratsaldean egindako ekitaldian banatu zituzten AEK-ko I. argazki lehiaketako sariak. Toñok eskuratu zuen lehen postua, eta Errigorako kutxa jaso zuen sari modura. Bigarren postuan geratu zen Arantxa, eta Korrikako materiala jaso zuen hark. Hirugarren postuan geratu zen Txutxi, eta Mintzalaguneko materiala jaso zuen opari.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztioi!