AEK

Erabiltzailearen aurpegia

KORRIKA AZKOITIA bideoaren harira, Facebooken zozketa bat prestatu dugu!

Parte hartzeko:
1- Azkoitiko AEK euskaltegiaren orrialdeari ATSEGIN DUT eman.
2-...

Erantzuna | Eta zuek, Korrika nondik nora egingo duzue?

Eta zuek, Korrika nondik nora egingo duzue?

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Badator XX. Korrika. Ostegun honetan Otxandiotik abiatuko da, eta motorrak berotzeko asmoz, Azkoitiko hainbat taldek bideo bat osatu dute. Apirilaren 5ean, 05:40 inguruan iritsiko da Korrika Azkoitira. Guztira herriko 21 eragilek eman diote babesa aurtengo Korrikari, eta horrenbestez herriko 13 kilometroak banatu dituzte.

Erabiltzailearen aurpegia

Eskerrik asko kilometroa erosi eta zozketara bertaratu zineten guztioi!

BatZuk izango gara!

Erantzuna | Herriko 21 eragilek babestuko dute Korrika

KILOMETROEN BANAKETA

KILOMETROEN BANAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Gogoratu GAUR egingo dugula AZKOITIKO KILOMETRO ZENBAKIEN ZOZKETA. 19:00etan Elkarguneko Altzibar gelan elkartuko gara. Egin BAT, egin ZUK eta BATZUK izango gara!!!
Erabiltzailearen aurpegia

Kaixo Txirrita,

Azkoitian genituen kamiseta teknikoak saldu dira baina kamiseta normalak oraindik geratzen dira. Hala ere, edozein urtetako kamisetak balio...

Erantzuna | Jantzi Korrikako kamiseta Azkoitia-Azpeitia lasterketan

Jantzi Korrikako kamiseta Azkoitia-Azpeitia lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Jantzi Korrikako kamiseta Azkoitia-Azpeitia lasterketan

Korrikako kilometroen banaketa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Korrikako kilometroen banaketa

Kilometroa erosteko oraindik garaiz zaudete. 20. Korrikan lekukoa eraman nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri, kilometroa hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Datorren asteartean, martxoak 21, amaituko da epea. Izan ere, datorren astean kilometroen banaketarako zozketa egingo dugu. 

Erabiltzailearen aurpegia

Eskerrik asko Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako mendi elkarteei (Anaitasuna, Lagun Onak eta Agiro), antolakuntzan laguntzeagatik. Eta eskerrik asko etorri zineten...

Erantzuna | Giro bikaina Korrikaren aldeko mendi irteeran

Xoxotera mendi irteera antolatu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Xoxotera mendi irteera antolatu du AEK-k

Azkoitiko, Zestoako eta Azpeitiko mendizale elkarteen laguntzarekin Xoxotera mendi irteera antolatu du AEK-k igande honetarako, martxoak 5. Balda plazatik 08:30ean abiatuko dira, eta nahi duenak 09:00etan Attolako aparkalekutik ere taldera batzeko aukera izango du.

San Blas opilak egiten ikasi dute AEKn

San Blas opilak egiten ikasi dute AEKn

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Mintzalgun eta AEK-ko ikasleok San Blas opilak egiten ikasi dugu gaurkoan. AEK-ko ikaslea den Luisek eman dizkigun azalpenak adi-adi entzun ditugu eta masari forma ematen ere ausartu gara batzuk. Beste behin ere, opil goxo askoak egiten ikasteaz gain,euskara praktikatzeko aukera ederra izan dugu. 

Horrela gogoratuko zaitugu, Juan Karlos

Horrela gogoratuko zaitugu, Juan Karlos

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskaltzalea zinen, bai. Mintzalagun egitasmoko partaide izan zinen hasiera-hasieratik, edozertan laguntzeko beti prest eta gogoz. Beti izango zaitugu gogoan, baita zuk egindako ekarpen guztiak ere. Eskerrik asko. Mintzalgunak eta AEK-ko irakasleak.

San Blas opilak egiten ikasiko dugu

San Blas opilak egiten ikasiko dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Mintzalagun egitasmoaren barruan, San Blas opilak egiten ikasteko saioa antolatu dugu. Mintzalagun eta AEK-ko ikasleei zuzenduta egongo da. Beti bezala, euskara praktikatzeko aukera ederra izango da eta ziur gaude arratsalde goxoa pasatuko dugula. Gogoratu MINTZALAGUN eta HIKETALAGUNEN izena ematea DOHAINIK dela.

Ardo dastaketa mundiala

Ardo dastaketa mundiala

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ezin gusturago atera ginen guztiok udalaren laguntzaz antolatutako ardo dastaketatik. Asko ikasita eta arratsalde polita pasatuta. Eskerrik asko, Mikel!

Mintzalagun eta AEK-ko ikasleentzat ardo dastaketa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Mintzalagun eta AEK-ko ikasleentzat ardo dastaketa

Mintzalagun eta AEK-ko ikasleentzat ARDO DASTAKETA antolatu dugu. Urtarrilaren 26an izango da, 17:30ean, Elkargunean. Ikasten ari direna praktikatzeko aukera batzuentzat, hizketarako gai berri bat besteentzat eta arratsalde atsegin bat pasatzeko parada guztiontzat!

Herrietako Korrika batzordeak osatzen hasiko gara

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Herrietako KORRIKA BATZORDEAK osatzen hasiko gara: Azkoitian, urtarrilaren 18an, 19:00etan, Elkargunean Zestoan, urtarrilaren 23an, 20:00etan, AEKren ikasgelan (Kultur Etxean) Azpeitian, urtarrilaren 24an, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean.

20. KORRIKAren abestiaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Aurtengo Korrikaren Zirkorrika abestiaren bideoklipa martxaz gainezka dator. Uxue Alberdik idatzi ditu abestiaren hitzak, eta Hiru Damatxok eta Ideia faktoriak zuzendu dute bideoklipa. Ikusi nahi?

AEKren zozketa

AEKren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

AEKren zozketako zenbaki saritua honako hau izan da: 1641. Zorionak! Irabazleak deitu 943151089 zenbakira. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Mintzalagunak danborradan

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Mintzalagunak danborradan

Atzo egin genuen Azkoitiko Mintzalagunen aurkezpen xumea. Bidelagun eta bidelari asko etorri ez baziren ere (arrazoi ezberdinak medio), bertan bildu ginenak gustura asko egon ginen Lia, Motza eta Inazioren azalpenak entzuten. Gure herriko danborradaren historia eta nondik norakoak ezagutzeko aukera bikaina izan zen. Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia

etorri eta izena eman! Mintzalgun eta Hiketalagun hitz etten ikisten ai dinai laguntzeko den, beraz, hortan baldin badakin, etorri eta...

Erantzuna | Azkoitiko Hiketalagun

Azkoitiko Hiketalagun

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Azkoitiko Hiketalagun

Azkoitiko Mintzalagun egitasmoaren barruan, Azkoitiko Hiketalagun sortu nahi dugu.