Mintzalagun martxan da!

Praktikatu euskaraz gurekin! Erraza da!

12 urteko ibilbidea du Mintzalagunek Azkoitian, eta 2023-2024 ikasturtean ere martxan izango da. Azkoitian, iazko ikasturtean, 30 lagun aritu ziren bertan. Kideak talde txikietan elkartzen dira, gutxienez astean ordubete, eta euskara praktikatzea da helburua. Non, noiz eta zertarako elkartu, bakoitzak erabakitzen du: batzuk kafe bat hartzeko elkartzen dira, beste batzuk paseorako eta bada pintxo potera animatzen den talderik ere! Parte hartzea dohainik da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: opariak, deskontuak harpidetzetan...

Izena emateko edota informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 61 26 97 telefonora edota idatzi azkoitia@aek.eus helbidera.