2023-24 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu du AEK-k

AEK-ko kideak.

Ekainaren 28ra arte izango da izena emateko aukera, honako lotura honetan edo Azkoitiko AEKren bulegoan. 2023-24 ikasturterako izena orain ematen duten herritarrek hainbat abantaila eskuratu ahal izango dituzte

Datorren ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu du AEK-k. Ekainaren 28ra arte izango da izena emateko aukera, honako lotura honetan edo Azkoitiko AEKren bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairua).

2023-24 ikasturterako izena orain ematen duten herritarrek hainbat abantaila eskuratu ahal izango dituzte: ikasturte honetako prezio berbera %5eko deskontuarekin; ordainketa modu malguagoa, ohiko ordainketa epeei beste aldi bat gehituta; lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Aurrematrikularen prezioa (lehen ordainketa) ehun eurokoa da. Hala ere, ikasturtea ez egitea erabakiz gero, aurrematrikularen %100 itzuliko da, baldin eta ikastaroa hasi baino lehen jakinarazten bada.