Mintzalagun hasi da!

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2021ko ira. 20a, 10:03

Egitasmoak 12 urte bete dituen honetan, hasi dira Mintzalagun taldeak biltzen.

Bertan euskara prakrikatzeko aukera ederra izango duzu. Mintzalagun programan parte hartzaileak talde txikietan biltzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza batean kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua da euskara praktikatzea, berti lagun giroan. Parte hartzea doakoa da gainera.

Zuk ere gurera batu nahi baduzu eta taldeetan euskara lasai eta gustura praktikatu, deitu 607 61 26 97 nahiz 943-85 70 71 telefono zenbakietara, edo idatzi azkoitia@aek.eus zein euskara@azkoitia.eus e-postara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide