Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

Urtebete atzeratu da izatez gaur zen hastekoa 22. Korrika.

Haatik, guk ez diogu uko egin nahi izan gure hizkuntzaren aldeko festa ospatzeari! Horregatik, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara ekimena jarri dugu abian. Datozen egunetan, AEKren sare sozialetan Korrika argazkiak argitaratuko dira.

Bestalde, martxoaren 28an, 12:00etan, Korrika bukatuko litzatekeen egun eta ordu berean, ekitaldi xumeak izango dira Euskal Herriko hainbat herritan. Azkoitiarrok Balda plazan elkartuko gara. Zatoz eta eman babesa!

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

Gora Korrika!