Azkoitiko AEK-k eta Mintzalagunek ikasturteari amaiera eman diogu

Ikasturte arraroa izan da, baina amaiera "normala" eman nahi izan diogu.

18:00etan hasita, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan Azkoitiko argazki zaharren emanaldia izan genuen atzo, osteguna, Javier Beristain eta Javier Azpitarteren eskutik. Makina bat kontu eta bitxikeria ikusi eta entzuteko aukera izan genuen.

Ondoren, berrogeialdiaren argazki lehiaketako saria banatu genuen. Iñigo Etxaniz izan zen irabazlea, Motorrak berotzen argazkiari esker. Sari honetaz gain, Mintzalaguneko hainbat kidek ere oroigarriak jaso zituzten: Ixabel Jauregik Katu liburuaren inguruko tertulia antolatzen laguntzeagatik eta Maite Aierdi eta Vicen Garciak Amama filmaren ikustaldia eta ondorengo merienda antolatzeagatik. Amaitzeko, atzoko emanaldia antolatu zuten Javier Beristain eta Javier Azpitartek ere jaso zuten oroigarria.

Ez-ohiko ikasturte honi bukaera emateko, talde-argazkia atera ondoren, luntxa izan genuen Orbela tabernan.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta gozatu oporrak!