'Amama' filmaren inguruko solasaldia izango da ostegunean Elkargunean

'Amama' filmeko irudi bat. (Txintxua films)

Ostegunean, hilak 20, 'Amama' filma proiektatuko du Elkargunean AEK-ko mintzalagun talde batek. Ondoren, filmaren inguruan hitz egiteko aukera eta mokadutxoa izango dira. 

AEK-ko mintzalagun talde batek, Txintxua films ekoiztetxeak 2015ean egindako Amama filma proiektatuko du ostegunean, hilak 20. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da emanaldia, 18:00etan hasita. Horren ostean, berriz, filmaren inguruan hitz egiteko eta mokadutxoa egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek. 

Bigarren urtez jarraian antolatu du AEK-ko mintzalagun taldeak euskal film baten inguruko solasaldia. Iaz, Aupa Etxebeste! filma proiektatu zuten. 

Hona hemen Amama filmaren aurrerapen bideoa: