AEK. Sentimenduen txokoa

Hauxe da azkena:

"2008an, udazkeneko orbel-jauziarekin batera, nire baitako kezken itolarria askatu nahirik edo, leiho bat ireki nion itxaropenari. Hasieran urduritasunaren zirrikitu zena, esperientzia zoragarriaren erakusleiho bilakatu zen eta AEK-ko gela batean zoriontsu izan nintzen. Gela horretatik ate asko ireki zaizkit: euskaraz osotasunez bizi ahal izateko alfabetatzea, ikasten jarraitzeko grina, baina batez ere, lagun andana. Ezen, irakasle eta ikaslez osaturiko fammilia goxo honetan, beti etxekoa sentitu izan naiz, beti maitatua, beti...ongietorria."