Urriaren 24tik azaroaren 8ra eska daiteke saskia AEKn

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2016ko urr. 24a, 10:14

Amets egitea gauza ederra da. Ederragoa ametsa egitea. Baina, oraingoan ere, ez da posible izango zu gabe. Ametsok zuri esker izango dira egia, ala ez dira izango. Auzolanari esker izango dira, ala ez dira izango. Izan ere, auzolanaren ispiluan zure islak ez du amaierarik. Auzolanaren ispiluan zure ekarpena beste milaka lagunen ekarpenarekin biderkatu daiteke, mugarik gabe.

Beste behin ere, Nafarroa hegoaldeko baratzaren uzta euskarari puzka jartzeko proposamenarekin gatoz. Urriaren 24ean hasi eta azaroaren 7ra arte izango duzu bertako produktuez osatutako saskia eskatzeko aukera. Aurten gainera 2 saski: Beltza eta zuria. 20 ekoizle eta inoiz baino produktu eskaintza zabalagoarekin. Inoiz baino ERRIGORAgo!

Eskaerak AEKn egiteko:

Emaila: azkoitia@aek.eus

Telefonoa: 607612697 / 943151089

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide