Mundukoloreak herria ezagutzen

Azkoitian bizi garen 17 haur eta gazte gara. Hainbat jatorritakoak gara: Senegal, Pakistan, Sahara, Maroko, Venezuela, Errumania... Mundukoloreak programan parte hartzen dugu eta gauza asko egin ditugu ikasturtean Azkoitian euskaraz bizitzen ikasteko.

 

Ikasturte amaieran herriko hiru zerbitzu ezagutzeko aukera izan dugu: anbulatorioa, Elkargunea eta udaletxea. Talde bakoitzari zerbitzu bat egokitu zitzaion eta galderak prestatu genituen bertara joandakoan egiteko. Behin galdera guztiak adostuta eta txukun idatzita, informazio bila abiatu ginen. Oso ondo hartu gintuzten hiru lekuetan. Hurrengo egunak muralak prestatzen pasatu ditugu. Azkenik, muralen laguntzaz, talde bakoitzak besteei azaldu diegu ikusi eta ikasitakoa. Orain pixka bat hobeto ezagutzen ditugu anbulatorioa, Elkargunea eta udaletxea.

Ikasturtea amaitzeko merendola prestatzen ari gara orain. Ondo pasatu uda eta urrira arte!