Errigoraren olio kanpainak erantzun bikaina izan du

Beste behin ere Errigoraren eskutik nafar olioa eskuratzeko aukeraz baliatu da herritar asko; 63 bidoi eskatu dira Azkoitian. Erosi duzuenok, datorren astelehen eta asteartean, hilak 14 eta 15, gure bulegora etorri ordutegi honetan: 09:30-12:30 eta 15:00-19:30. Gogoratu maiatzean Errigoraren kontserba-loteen kanpaina izango dugula, beti bezala nafar produktu bikainak ekoizleen jatorrizko prezioan. Izango duzue gure berri.

 

Eskerrik asko eta on egin!